HOMENAJE A D. MIGUEL SAGASETA

 







IGANDEA XXVI - ABERATSAK MAITASUNEAN




ABERATSAK MAITASUNEAN:

Ezin zarete izan bi nagusiren morroi” esan zigun pasa den asteko Ebanjelioak. Igande honetako irakurgaiek bi jabetza horiek nola egiaztatzen diren adierazten digute. Amos profetarenak eta, bereziki, Lukasen ebanjelioak mina ematen duen gai bat jorratzen dute: aberastasuna eta zuzentasunik eza.

Aberatsa eta Lazaroren parabolak ez du interpretazio librerik: gure jokabideak baditu bere ondorioak bai munduan, bai betiko bizitzan. Aberastasunei bihotza eskaintzeko arriskuan gaude beti, batez ere gaurko kontsumismoko kulturan. Aberats eta pobreen arteko muga lehen baino handiagoa da eta.

Egia esateko, denok gara aberatsak, Jainkoaren maitasun ugaria gure barnean baitaramagu eta altxor hori neurrigabekoa baita. Gu garena, guk daukaguna, Jainkoaren dohaina da eta dohain hauekin harreman zuzena eduki beharko genuke. Jainkoak…zertarako ematen digu hori guztia? Bere Erreinua eraikitzeko, hau da, mundua hobetzeko, Jainkoa eta gizakia maitatuz eta zerbituz.

"Badituzte Moises eta Profetak; entzun diezaietela". Jainkoak zuzentasunaren bidea erakusten digu beti. Jaunaren Hitzak, sakramentuak, manamenduak, elizako sozial doktrina emanez…baita begiak ere ikusteko, belarriak entzuteko eta eskuak laguntzeko.

Bila ezazu zuzenbidea, erlijioa, sinesmena, maitasuna, iraupena, eztitasuna” esaten digu San Paulok. Atera gaitezen misiora, herrira, kaleetara Jainkoaren presentzia bizia senide behartsuenetan bilatuz. 













 

 

IGANDEA XXV - BI MAITASUNAK

 





BI MAITASUNAK:

Pasa den igandean Jainkoaren maitasunezko aurpegia ikusi genuen errukiaren hiru paraboletan: artzain onaren, txanpona galdu zuen emakumearen eta aita onaren irudietan. Aste honetan, berriz, beste ikuspuntu bat agertzen da: Jainkoaren nagusitza eta lehentasuna. Jauna erregea da, errukiorra, bai, baina justizia zale, zuzentasun zale eta egizale. Jainkoa maitasuna da, eta benetako maitasunak ez du neurririk, Jainkoarekin ez da erdizka ibiltzerik.

Bi maitasunek bi hiri fundatu zituzten: batek lurreko hiria, Jainkoa gorroto izaterainoko berekoikerian finkatua; eta besteak zeruko hiria, bere burua gorroto izaterainoko Jainko maitasunean finkatua” dio San Agustinek. Agustinek bi hiri horiek ongi ezagutzen zituen, bere gaztetasuna galdu baitzuen berekoia izanez, munduko gauzak irrikatuz. Gero Jainkoaren maitasuna ezagutuko zuen, zeruko ondasunak bilatuz. Agustinen bizitza bi maitasun horien arteko borroka izan zen.

Borroka hori non gertatzen da? Gure bihotzetan, gure bizimoduan. “Gauza txikienetan leiala dena, handietan ere leiala izango da” dio Jesusek. Leialtasunean irautea gure eguneroko eginbeharra behar luke izan.

Bizkor dezagun eta sendotu gure leialtasuna, gure fedea. Izan gaitezen Kristoren testigu sutsuak gure gaurko munduan. Zabaldu dezagun Jainkoaren Erreinua gure eguneroko erabakien bidez.


NOVENA A SAN MIGUEL / SAN MIGELEN BEDERATZIURRENA




 

TERRITORIO DE LA UAP DE ARALAR / ARALARKO PASTORAL GUNEAREN LURRALDEA




EQUIPO DE SACERDOTES / APAIZEN TALDEA

 NUESTRA UNIDAD DE ATENCIÓN PASTORAL

GURE PASTORAL ARDURA GUNEA


EQUIPO DE SACERDOTES: 


PÁRROCOS IN SOLIDUM: (Los 4 son párrocos de todo el grupo de parroquias)

  • Alfonso Garciandía Goñi: Capellán de San Miguel y encargado de las parroquias de Arbizu y Unanu
  • José Antonio Apezetxea Escudero: (Arcipreste de Larraun-Aralar)                  Encargado de las parroquias de Uharte-Arakil, Arruazu, Lakuntza
  • Javier Aldave Arbea: Encargado de las parroquias de Etxarri-Aranatz, Iturmendi, Bakaiku y Lizarraga
  • Antonio López Fernández: Encargado de las parroquias de Irurtzun, Aguinaga, Aizcorbe, Cía, Izurdiaga, Gulina, Larumbe, Sarasate, Eguiarreta y Etxeberri

 

PÁRROCOS PROPIOS:

  • Patxi Izco Barbería: Párroco de Altsasu, Olazagutía y Ziordia
  • D Miguel Ángel Sagaseta Ariztegi: Párroco de Torrano, Lizarragabengoa, y Urdiain
  • D Alejandro Lizarraga Artola: Párroco de Irañeta, Ihabar y Villanueva de Arakil
  • José Antonio Pérez Balda: Párroco de Ekai, Errotz, Etxarren, Urritzola, Zuhatzu, y Satrustegui

 

SACERDOTES ADSCRITOS: 

  • D Rafael Ayarra Palazón: Altsasu
  • Sebastián Hualde Urra: Altsasu
 

          TELEFONOS:








II MARCHA POR EL CAMINO DE SANTIAGO DE LA SAKANA

II MARCHA A PIE POR EL CAMINO DE SANTIAGO DE LA SAKANA







 

RECORRIDO DE LA EFIGIE DE SAN MIGUEL DE ARALAR EN PAMPLONA (2025)

  RECORRIDO DE LA EFIGIE DE SAN MIGUEL DE ARALAR EN PAMPLONA, DEL   28   DE ABRIL AL    4    DE MAYO           La efigie de San Mi...