PIZTUERA ETA BIZIA


 

PIZTUERA ETA BIZIA:

Neu naiz piztuera eta bizia; niregan sinesten duena, hilda ere, biziko da”. Garizumako bidean azken pausoetan gabiltza. Badakigu aldi berezi honetan irakaspen berezi batzuk jaso ditugula: ur biziarena, argiztapenarena… bukatzeko, biziaren irakaspena dator. Azken katekesiak, Lazarorenak, esanahi sakon bat dauka: bataioa bizi berri batera jaiotzea dela. Lehenengo kristauentzat, baita gaur egun helduen bataioa hartzen dutenentzat ere, bataioak bizi aldaketa dakar: bizi berri batera jaiotzea, Lazaro bezala.

Jesus bizi emaile. Judutarrek, Lazaroren berpizte miragarriarekin, ongi ulertu zuten Jesusen mezua: Jesus dela Jauna, Jainkoa. Ezekielen profezia gogora dezagun: “Zuen hilobiak irekitzean, jakingo duzue ni naizela Jauna”.

Baina berpiztea ez da heriotza ondorengo biziarentzat bakarrik: gure munduan posible da berritik hastea, bizimodua aldatzea. Agian, poztasunik gabe, esperantzarik gabe, gabiltza. Baina garizuma gure fedea eta itxaropena pizteko denbora aproposa da. Graziazko denbora da.

Ernatu gaitezen! Jaiki gaitezen!, Lazaro bezala. Jesus bera, bizi emailea, gure aldean, gure ondoan. daukagu. Finkatu dezagun gure itxaropena Jesusengan. Hausnartu dezagun Paulok esaten diguna. “Zuek, ordea, ez zarete bizi grina horien menpean, Espirituaren menpean baizik, Jainkoaren Espiritua zuengan bizi baita”.

RECORRIDO DE LA EFIGIE DE SAN MIGUEL DE ARALAR EN PAMPLONA (2025)

  RECORRIDO DE LA EFIGIE DE SAN MIGUEL DE ARALAR EN PAMPLONA, DEL   28   DE ABRIL AL    4    DE MAYO           La efigie de San Mi...