MUNDUKO ARGIA


 

MUNDUKO ARGIA:

Zure argia egunsentia bezala zabalduko da”, dio Isaiasek igande honetako lehen irakurgaian. Profetak aitortzen duenez, justiziak eta errukiak Jainkoaren argia dakarte: Jaunaren bedeinkapena eta laguntza. Bestalde igandeko ebanjelioan Mateoren Mendiko Hitzaldiarekin jarraitzen dugu. Zoriontasunen erara bizitzeak baditu bi ondorio hauek: lur honetan argi eta gatza izatea eta azkenean zeruko saria. Benetako kristau bizimoduak mundua argiaz eta zaporez bete behar luke.

Gaur egun argi indarra inoiz baino beharrezkoagoa da. Gure eguneroko erritmoan tresna asko erabiltzen ditugu eta energia ezinbestekoa da. Energia asko erabiltzen dugu eta, ondorioz, indar iturri ezberdinak bilatu eta landu behar izaten ditugu kontsumoa mantentzeko. Jaunaren Hitzak argiaren irudia erabiltzen du fedea eta kristau bizimodua irudikatzeko. Fedea eta testigantza eguneroko eginbeharra da, bainan… nondik jaso indarra argi hori mantentzeko?

“Nazioak argitzeko argi eta Israelen edergarri” aitortzen du Simeon zaharrak Jesus Haurraren aitzinean aste honetan ospatu berria dugun Aurkezpen edo Kandelero egunean. Gure fedearen, gure maitasunaren, zoriontasunaren iturri bakarra Kristo Bera da.

Jaunak argi izatera deitzen gaitu. Testigantza alaitsuena eman dezagun. Izan gaitezen elizan, gure kristau komunitatetan, gure familiatan, gure kristau bizitzan Ebanjelioaren lekukoak. Kristoren testigantza sutsu eta argitsua eman dezagun.


RECORRIDO DE LA EFIGIE DE SAN MIGUEL DE ARALAR EN PAMPLONA (2025)

  RECORRIDO DE LA EFIGIE DE SAN MIGUEL DE ARALAR EN PAMPLONA, DEL   28   DE ABRIL AL    4    DE MAYO           La efigie de San Mi...