ETXEAN HARTU


 

ETXEAN HARTU:

Dabiden seme Jose ez izan beldurrik, Maria, zeure emaztea, etxean hartzeko”. Mateoren ebanjelioak aingeruak Joseri egin zion bisitaldia eskaintzen digu. Josek Jainkoaren plana onartzen du. Gizon santu honek Jaunaren nahia bihotzean hartzen du, Mariarekin batera.

Abendualdi” hitzak “etorrera” esan nahi du. Denbora berezi honetan zerbaiten, norbaiten, bisita itxaroten dugu. Baina espera honek badu epe bat: ailegatu da garaia. Salbamen eguna dela eta Jainkoaren bisita onartuko edo errefusatuko dugu.

Jose zintzoak Jainkoaren bisita onartu zuen. Haren etxean, haren bihotzean, haren bizitzan, Jainkoa sartu zen aingeruaren albistea eta Maria (Haurrarekin) onartzerakoan. Guretzat ere Gabonak Jainkoaren Berri Ona, familia, lagunak, etxean hartzeko garaia da. Bisita horren aurrean…zein izan behar du gure jokabideak? Bihotza zabaldu eta etxean hartu.

Ikas dezagun Joseren etsenpluaz: berak errealitatea onartu zuen. Jainkoa guregana etortzen da gauden egoeran, ondoan daukagun jende artean datorkigu. Denok jende ezberdinarekin, agian federik ez duen jendearekin, elizatik urrun dauden jendearekin egongo gara egun hauetan. Haiei ere kristau harrera on bat ematea gure eskura daukagu. Emanuel Haurra “Jainkoa Gurekin” ateetan daukagu. Zabal diezaiogun bihotza.


RECORRIDO DE LA EFIGIE DE SAN MIGUEL DE ARALAR EN PAMPLONA (2025)

  RECORRIDO DE LA EFIGIE DE SAN MIGUEL DE ARALAR EN PAMPLONA, DEL   28   DE ABRIL AL    4    DE MAYO           La efigie de San Mi...