BIZILEKUA


 

BIZILEKUA:

Eguberriak. Emanuel “Jainkoa Gurekin” Haurraren sortzea ospatzen dugu. Eguberri eguneko liturgia oso aberatsa da. Lau meza ezberdin ospatzen ditugu; hots: bezperakoa, gau erdikoa, goizeko meza eta meza nagusia. Ospakizun bakoitzak badu bere giro eta Jaunaren Hitza propioa; kolaborazio honetan meza nagusiko ebanjelioarekin geldituko gara.

Eta haragi egin zen eta gure artean jarri zuen bizilekua” dio Joanen ebanjelioaren hasierak. Jaunak gure artean bere bizilekua, bere oihal-etxola jartzen du. Oihal-etxola bideko bizileku bat da, Jauna bideko laguna, konpainia da guretzat. Israelek basamortuko ibilaldian Elkarketa-Etxola zuen Jainkoaren hurbiltasunaren seinale bezala. Jainkoak gurekin bizia eta bidea konpartitu nahi ditu.

“Hedatu beldurrik gabe zeure egoitza-oihalak, luzatu lokarriak” (Is 54,2). Urte honetan Elizan sinodoaren bide berri bat hasi da. Sinodoaren helburua Jainkoaren urratsak elkarrekin bilatzea eta jarraitzea da, besteak beste. Elizbarrutiko lana eginik orain kontinenteko fasea hasi da, fase hori irudikatzeko oihal-etxolaren irudia erabiltzen da, Isaiasen profezia erabiliz. Elizak ibilaldi honetan begirada zabaldu nahi du harrera-etxe izateko, Jainkoaren babesa munduan zabaltzeko.

Gabonak elkarrekin bizitzeko egunak dira, familian egoteko, lagun artean ospatzeko egunak. Egun hauetan bihotza zabaltzeko eta senideen artean Jaunaren urratsak bilatzeko aukera ederrak aurkitu ditzakegu. Jaunak gure artean du bizileku! Zabal ditzagun bihotzak.

RECORRIDO DE LA EFIGIE DE SAN MIGUEL DE ARALAR EN PAMPLONA (2025)

  RECORRIDO DE LA EFIGIE DE SAN MIGUEL DE ARALAR EN PAMPLONA, DEL   28   DE ABRIL AL    4    DE MAYO           La efigie de San Mi...