JESUS ZUTAZ FIDATZEN NAIZ

 

JESUS ZUTAZ FIDATZEN NAIZ:

Bedeinkatua Jaungoikoa, bere erruki haundiaz itxaropen bizirako sortu baikaitu” dio igandeko bigarren irakurgaiak. Pazko bigarren igande honetan Kristoren piztuera ospatzen jarraitzen dugu. Pazkoaren bigarren igandeak “errukiarena” izena du. Aita Santu Joan Paulok II erabaki zuen izendatze hori Jaunaren errukia azpimarratzeko. Jaunaren Errukia ez da zerbait berri, Itun Zaharrean oinarrituta dago, baina debozio hori XX mendetik aldi honetara zabaldu egin da Santa Faustina Kowalskak egin zuen Jainko Errukiaren irudiaren bidez. Irudi ospetsu honetan mezu bat ageri da: “Jesus zutaz fidatzen naiz”.

Ez izan sinesgogor, sinestedun baizik” dio Jaun Berpiztuak Tomas ikasleari. Ikasleak, Kristo Berpiztuaren aurrean, fedezko irakaspen bat hartzen du. Jaunak Bere errukiaren bidez Tomasen sinesgabetasuna zuzentzen du. Apostoluak, umilki, irakaspen hori onartzen du Kristoren jabetasuna aitortuz.

Bakea zuei” Hau da Pazko agurra, Kristo Berpiztuak utzi digun ondorio kontsolagarria. Zabal dezagun bake hori mundua alaituz, errukiorrak izanez, Jainkoaz fidatuz, baikorrak izanez, guztien zauriak sendatuz... Bete ditzagun gure egunak biziaz, Jainkoak nahi duen eta egiten duen modura. Fidatu gaitezen Jesukristoz, Bera da eta biziaren Jauna, guztiz errukitsua.

RECORRIDO DE LA EFIGIE DE SAN MIGUEL DE ARALAR EN PAMPLONA (2025)

  RECORRIDO DE LA EFIGIE DE SAN MIGUEL DE ARALAR EN PAMPLONA, DEL   28   DE ABRIL AL    4    DE MAYO           La efigie de San Mi...