JAUNA MORROI IZAERAZ


 

JAUNA MORROI IZAERAZ:


Kristo Jesusek ez zion gogor eutsi Jainkoarekin berdin izateari morroi izaera hartuz” esaten die San Paulok Filipotarrei Erramu igandeko Jaunaren Hitzan. Isaiasen profeziak ere Jaunaren zerbitzariaren kantika aurkezten digun honetan profetak Kristoren Nekaldia aurreratzen du. Bestalde Erramu igandean Mateoren Nekaldia entzungo dugu. Mateo ebanjelariak nekaldian Itun Zaharreko erreferentzia asko dauzka, modu honetan profezien betetzea irudikatzen du.

Aste Santuan Kristok morroi aurpegi ezberdinak aurkezten dizkigu, beraz Haren zerbitzuan sakontzeko aukera ona da aste berezi hau. Erramu igandean Jesusek Jerusalemgo herriaren goratzarrea onartzen du. Tenpluan Aitaren mezua zabaltzen du, argi eta garbi mintzatuz. Ostegun santuan, Azken Afarikoan, Jaunak zerbitzu jarrera erakusten digu oinak garbitzerakoan eta maitasun legea ematerakoan. Ostiral santuan, nekaldian, Kristok Isaias profetak iragarri zuena betetzen du, Jaunaren Zerbitzaria gurutzean josirik azaltzen da.

Ikasbide eman dizuet, zuek ere, nik zuekin bezalaxe, joka dezazuen” esana zuen jada Jaunak Azken Afarian. Zerbitzuak kristauaren jarrera behar du izan beti. Ze motako jokabide eduki familian, gizartean, kristau elkartean, elizan….? Zerbitzua.

Ospa dezagun Jaunaren Nekaldia eta Piztuera. Begira diezaiogun Jaunari egun berezi hauetan Jaunak gure alde egiten duena hausnartuz. Pazkoan berritu dezagun kristau fedea Jainkoari eskerrak emanez eta Bera senideetan ikusiz eta zerbituz.

RECORRIDO DE LA EFIGIE DE SAN MIGUEL DE ARALAR EN PAMPLONA (2025)

  RECORRIDO DE LA EFIGIE DE SAN MIGUEL DE ARALAR EN PAMPLONA, DEL   28   DE ABRIL AL    4    DE MAYO           La efigie de San Mi...