ITURRIAN SAKONDUZ


 

ITURRIAN SAKONDUZ:

Nik emandako uretik edaten duena ez da gehiago egarrituko”. Garizumako bidea aurrera doa. Pekatuaren eta Kristoren aintzaren katekesiak emanik orain hirugarren katekesia dator: urarena.

Igande honetako irakurgaiek uraren garrantzia azpimarratzen dute. Exodo liburuan Israel herriak basamortuan zehar zihoala Moisesi urik eza aurpegiratzen zion, orduan Jaunak harkaitz batetik atera zien ura. Ebanjelioak Jesus eta samariar emakumearen arteko elkarrizketa aurkezten digu. Jesusek ur biziaren irudia erabiliz andrearen bihotzean sakontzen du. Kristo samariarraren bihotzean sartzen da, ontzia putzuan sartzen den antzera, baina zer ateratzen du Jaunak? Emakumearen fedea. Emakumeak, fedez beterik gertatu denaren berria haren ondokoei zabaltzen die.

Garizuma norbera bere kristau bizitzan, bihotzean, sartzeko bide bat da. Gure garizumako ekintzen bidez Jaunak bere lana egiten du. Grazia gure barnean sartzen da poliki-poliki bihotza eta bizia berritzeko. Jainkoak gure lur agorra zulatzen du fedearen ur gozoa ateratzeko.

Aldi berezi honetan sar dezagun gure fedearen iturrian ur freskoa Pazkotan Bataioaren promesak berritzeko. Egin dezagun emakume samariarrak bezala: utz diezaiogun Jainkoari bere lana gugan egiten gero bere testiguak izateko. Gure ondoan daudenek esan dezaten: “ez dugu zuk esanagatik sinesten: geuk entzun diogu eta badakigu Hau dela egiaz munduaren Salbatzailea”.

RECORRIDO DE LA EFIGIE DE SAN MIGUEL DE ARALAR EN PAMPLONA (2025)

  RECORRIDO DE LA EFIGIE DE SAN MIGUEL DE ARALAR EN PAMPLONA, DEL   28   DE ABRIL AL    4    DE MAYO           La efigie de San Mi...