XABIER ABENDUALDIKO MEZULARIA:


 

XABIER ABENDUALDIKO MEZULARIA:

Zoazte eta egin ikasleak mundu guztian zehar” Aste honetan Xabierko Frantziskoren besta ospatuko dugu. Nafarroaren eguna, euskararen eguna, misiolarien eta kirolarien zaindaria…gauza asko irudikatzen dugu Xabier ospatzerakoan, horregatik gure astekariaren zenbaki berezi bat merezi du.

Santuaren festa egiterakoan agian abendualdi hasi berriaren erritmoa apurtu dela pentsatu dezakegu… baina santu bat, fedearen eredu bat, beti da lagungarria, batez ere kristau aldi berezi batean, hau da… Abendualdian. Misiolari batek beti hots egiten digu mezu bat, eta misiolarien zaindariak beti zabaltzen du berri on bat: Kristoren Erregetza hurbil dugula, ateetan.

Bihotz-berri zaitezte, gainean baituzue Jainkoaren erregetza” Igande honetako ebanjelioan Joan Bataiatzailea agertzen da. Joanek, Xabierrek bezala, Jainkoaren Erreinua hots egiten digu. Erreinu hori ongi hartzeko… zer egin behar dugu? Bataiatzaileak ezinbesteko baldintza bat jartzen digu: bihotz berritu gaitezela.

Jauna onartzeak beti hobetu, aldatu, santuagoak izan behar dugula esan nahi du. Abendualdian pausatxo bat egiten dugu Jaunari begiratzeko eta Harengana gure bideak zuzentzeko. Zer da nik egin behar dudana? Bakoitzak ikus dezala.

Presta dezagun, beraz, Jaunaren bidea Isaias profetak, Joanek eta Xabierrek egin zuten bezala. Jaunaren Salbamena guregana dator, ez dezagun galdu aukera hori. Abendualdi hau graziazko denbora izan dadila guretzat.


RECORRIDO DE LA EFIGIE DE SAN MIGUEL DE ARALAR EN PAMPLONA (2025)

  RECORRIDO DE LA EFIGIE DE SAN MIGUEL DE ARALAR EN PAMPLONA, DEL   28   DE ABRIL AL    4    DE MAYO           La efigie de San Mi...