OTOITZEAN ETA FEDEAN SENDO:
“Gizonaren Semeak datorkeenean aurkituko ote du horrelako sinesmenik?”
Aurreko igandetan fedearen dohaina ikusi genuen. Igande honetan, ordea, Jesusek fedean sendo iraun behar dugula esaten digu; hori adierazteko kontatzen digu alargunaren eta epailearen parabola. Alargunak zuzenbidea eskatzen dio epaileari eta ez du amore ematen eskatzen duena lortu arte. Alargunak zuzen dena bilatzen du eta horretan irauten du. Emakumeak Jainkoagan, fedean, du Itxaropena eta, azkenean fedeak irabazten du. Zuzenbidea eta justizia bilatzen ote ditut? Nire ekintzak fedearekin eta otoitzarekin batera ote doaz?
“Zaude sendo, ikasi eta sinetsi duzun guztian” Aholkatzen dio San Paulok Timoteori. Nola dago nire fedea? Nola handitu sinesmena eta iraun sendo bertan? “Liburu Santuek eman diezazukete jakinduria” dio apostoluak ikasle gazteari. Jaunaren Hitza beti izan behar dugu bidelagun Jaunaren argitan ibiltzeko. Kristauok ez dugu horretarako aitzakiarik…Jainkoak ematen dizkigun dohainak ezagutu, estimatu eta erabili beharko genituzke.
“Ekin, egoki denean eta ez denean; gogor egin, estu hartu, eskatu pazientzia handiz” esaten digu San Paulok. Indartu dezagun ,beraz, gure fedea, otoitz eginez eta zuzenbidea bilatuz, Moisesek bezala gure besoak eta gure otoitza etengabe gora jasoz.